“Musika dagoen lekuan hankak nahigabe mugitzen zaizkit eta konturatzerako dantzan egoten naiz”

Idoia Besada ikaslea, Euskal Herriko dantzari hoberena

Descripcion de la imagen
Idoia Besada Tecnun-go informatika gela batean FOTO: Servicio de Comunicación

10/01/2017 Servicio de Comunicación

Ingeniaritza Biomedikoko Master ikasleak 40. Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuen, bere bikote Xabi Artolarekin batera. Irura eta Pasaiako dantzariek irabazi ospetsuenetan dantza lehiaketa bere bigarren txapelketa ere galduko elkarrekin.

Zergatik aukeratu zenuen dantza soltea? Zenbat denbora eskaintzen diozu?

4 urte nituelarik nire ahizpa Billabonan hasi zen dantza solte klaseak jasotzen. Ohikoa denez ahizpa gazteenak zaharrenari kopiatzen dio eta horrelaxe eman nituen nire lehenengo dantza pausoak. Ni berekin sartzen nintzen klasera ikusle bezala aritzeko eta egun batean dantzan jarri ninduten. Orduz geroztik ezin geratu nabil.

Dantza txapelketak prestatzeak bere denbora eskatzen du. Gure denboraldia maiatzaren lehenean hasten da eta urria bitartean irauten du. Xabi eta nire kasuan hasieran ikasketak direla eta, bi entsegu egiten ditugu. Baina denboraldia aurrera doan heinean, entsegu gehiago egitea erabakitzen dugu. Normalki astean hirutan, udaratik aurrera, Euskal Herriko txapelketa gerturatzen delarik. 

Baina lagunekin, dantza tradizionala edo modernoa aukeratzen duzu?

Lagunekin nagoenean, kuadrillarekin egonez gero, nahiago dut dantza modernoa edo aktualitateko dantza egitea. Baina egia esan behar da herri txikietako jaietan, erromeria eta abarretan ere gustuko dut dantza egitea. Azkenean lagun taldearen arabera, bata edo bestea egiten dut, baina biak ditut gustuko. 

Dantzalekuan zeintzuk mugitzen dira hobeto? Neskak ala mutilak?

Ez nuke esango dantzalekuan neskak mutilak baino hobeagoak direnik edo alderantzizko kasua gertatzen denik. Uste dut bakoitzak dantza barnean daramala eta bakoitzak bere erara egiten duela. Nire ustez dantza sentimenduak azalarazteko bidea da; beraz, bakoitzak bere modura egiten du eta modu guztiak dira onak. 

Zer eskatzen diozu dantzatzera atera nahi dizun mutilari?

Egia esan behar bada inoiz ez diot mutil bati esan dantzan ateratzeko eta ez dut gogoan mutil batek dantzara atera izana. Ni ez naiz norbaitek dantzara aterako duen zai egoten den horietakoa. Musika dagoen lekuan hankak nahigabe mugitzen zaizkit eta konturatzerako dantzan egoten naiz. Hala ere, zerbait eskatu behar izanez gero, disfrutatzeko esango nioke, dantzari batek izan dezakeen onena hori baita: gozamena.

Vídeos destacados