The best of the best (II)

Segundo testimonio de la serie grandes profesionales -Alumni Tecnun- que lideran entidades a la vanguardia de los sectores en los que trabajan: Nuevas tecnologías, Eficiencia energética, Automoción, I+D y Emprendimiento.

Pedro Miguel Etxenike
FOTO: Cedida

07/02/2017 Servicio de Comunicación

Zientzia eta berrikuntza:

Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHU-ko Katedradun eta DIPC-eko Lehendakaria.

Principe de Asturias sariaren irabazlea Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikoaren alorrean 1998an eta Nafarroako Urrezko Domina-ren irabazlea 2017an

Zientziaren ezagutzak oso azkar aurrera egiten duenez, ezagutza espezializatua duten profesional handiak baino, zientzian garrantzitsuena da oinarrizko ezagutzak izatea, gaitasun eta jarrera egokia izatea eta zerbait berria eskaintzeko gai izatea, nik gehien ezagutzen ditudan arloetan bereziki: materia kondentsatuaren fisikan, nanozientzian, etab.

Nire ustez badira zenbait ezaugarri zehatz zientzialari ona izatea egiten dutenak, eta horiek dira hain zuzen ere talde baten buru edo arduradunak bilatu eta eskatuko dizkienak bere lankide edota ikasleei:

- Pertseberantzia
- Erantzukizuna
- Zintzotasuna
- Zuzentasuna
- Baikortasuna
- Egiten ari denarekiko grina
- Arriskuak hartzeko gaitasuna
- Lankidetzan jarduteko dohaina
- Eszeptizismoa

I+G+b eta bestelako diziplina gehienetan gaitasun teknikoak izatea oso garrantzitsua da, noski, baina zientzian sormenak eragin handia du, eta ikertuz ikasten da ikertzen. Ikastea ez da hutsune bat betetzea. Existitzen diren ideia eta ezagutzak ikuspegi kritikotik pasa eta norberarenak egin behar dira. Ezagutzetik ulertzera dagoen aldea da. Eta doktoretza-ikastaro ona egiteak hori lortzen laguntzen du.

Doktoretza-ikastaro ona egin duten pertsonek:

- pentsamendu kritikoa izaten ikasi dute
- gauza inportanteek epe luzeko ahalegina eskatzen dutela badakite
- erroreak onartu eta zuzentzeko gai dira
- komunikatzen badakite
- euren ideiak argudioak erabiliz eztabaidatu eta defendatzen dakite
- eta arazo konplexuen funtsezko ideia ateratzeko gai dira

Adore intelektuala eta etorkizuneranzko ikuspegi estrategikoa duten pertsonak dira.

Profesional horien balioa, ikerkuntzan jarraitu nahiz industrian edo zerbitzu publikoan jarduten badute ere, profil malgua izatean eta edozein motako arazori aurre egiteko gaitasuna izatean datza, eta ez datza hainbeste teknika zehatz batean gailentzean.

Vídeos destacados