Euskara Teknikoa, Diploma berria

Tecnun-ek euskaraz lan egiteko gaitasuna frogatzen duen espezializazio berri bat jarri du martxan

Descripcion de la imagen
FOTO: Servicio de Comunicación

01/01/1970 Servicio de Comunicación

Nafarroako Unibertsitateko Tecnun-Ingeniari Eskolak Euskara Teknikoa Ingeniarentzat Diploma deritzona martxan jarri du, euskara maila frogatzeko ingurune euskaldunetako enpresetan lan egingo duten ingeniaritza ikasleentzat. Diploma honen helburua euskara teknikoa sendotzea da, Gradu guztietan dauden ikasleak, ingeniaritzari lotutako hitz teknikoak nahiz lan alorrekoak menderatzeko gai izan daitezen. Diploma hau irakaskuntza aktiboaren bidez gauzatzen da, gradu guztietako ikasleek euren trebakuntza hobetu dezaten beren lanbideetako negozio, produkto ta zerbitzuetan.

Titulu hau lortu nahi duten ikasleek baldintza hauek bete behar dituzte: Euskara Teknikoari dagokion ikasgairen bat gauzatu; ikasgai batzutako lanak euskaraz egin; euskaraz antolatzen diren uda-ikastaroetan parte hartu ta gradu amaierako proiektua euskaraz egin. Ingeniaritzako lehen edo bigarren ikasturtea egiten ari diren ikasleek, aukera dute Diploma hau lortzeko.

Vídeos destacados