
Aurreko azaroaren 12an, ostegunean, unibertsitateko Euskal Kultur Taldeak eta Formula Student taldeek antolatutako solasaldia burutu zen eguerdiko 12:30etan “multiuso” eraikineko automobilgintza laborategian.
Bertara inguratu zirenek Andoni Medinaren eskutik, Formula Student-eko arduradunetako bat, iaz taldeak izandako esperientzia ugari jaso ahal izan zituzten. Hauen artean kotxea diseinatu eta eraikitzerakoan izan zituzten arazoak, erabilitako diseinuen zergatia, aurre kalkuluen garrantzia etab… zeudelarik.
Horretaz gain, nazioarteko pare bat txapelketetan hartu zutela parte azaldu zuen: Silverstone-eko (Erresuma Batua) eta Hockeheim-eko (Alemania) zirkuituetan hain zuzen. Bertako bizikizunak interes handiz jaso zituzten entzuleek, benetan oso interesgarriak baitziren.
Hitzaldi guztian zehar edozein galderara zein gomendiora irekiak egoteak kutsu oso ireki eta interesgarria eman zion hitzaldiari.
Laborategian ordubete inguru pasa ondoren, partaide guztiak automobilgintzari buruz zertxobait gehiago zekitelarik atera ziren, bat edo beste taldera gehitzeko irrikan zegoelarik





