Ingeniari Mekanikoa naiz jada
Non has ninteke lanean?
DESKRIBAPENA
Ingeniari mekanikoa bezela hainbat makinen elementuen diseinu zein garapen lanetan has zaitezke; hauen artean errodamenduak, enganajeak, inertzi bolanteak, malgukiak, torlojuak, frenoak, enbrageak, indargetzaileak, motore termikoak, turbinak, sistema hidraulikoak etab... daudelarik. Hauek guztiek, trenak, bizikletak, hegazkinak, kotxeak, helikopterak, etab... bezalako makinen funtzionamendu zuzena ziurtatzen dute.
Honetaz gain, arkitektoek diseinatutako eraikin sinestezinen hormigoi edo metalezko estruktura bat kalkulatu ahal izango duzu. Eraikin hauen artean etxe orratzak, ohiko etxeak, zubiak, kirol estadioak, etab... Edo helikoptero baten estruktura, formula 1eko kotxe baten xasisa, etab... dauzkazu.
Halaber, ingeniari ekipo bat zuzendu edo bertan parte hartu ahal izango duzu. Bulego teknikoa duen enpresa batean, edo zentru teknologiko batean mekanika sailean ikertzen, hegaldi simulazio proiektuetan, trenetan, kamioietan... alegiazko errealitate edo ikusmen artifizialean.
Zenbait ingeniari mekanikok bere ingeniaritza montatu oi dute enpresei zerbitzuak eskaintzeko.
Azkenik, zure formakuntzak bezero zein hornitzaileen solaskide izaten ahalbidetuko zaitu, erosketa zein departamentu komentzialetan lana emanaz.
GIZA EKARPENA
Zure lanak gure bizitzak erosoago egingo ditu, orain erabiltzen ditugun ekipoek duela urte gutxi batzuk esfrotzu fisikoaz egiten ziren eguneroko zereginak egiten bait dituzte.
Ingeniari mekanikoei esker, inageniaritzako mirari ugari ikusi ahal izan ditugu. Hormigoi edo metalezko estruktura ikaragarriak, duela 10 urte baino gasolina erdia kontsumitzen duten kotxeak, bizikleta gero eta arinagoak eta marruskadura gutxiago eskaintzen dutenak, etab...
ENPRESAK
Ingeniari mekanikoak kontratatzen dituzten enpresak automazioa, makina herramienta, eraikuntza, ikerketa zentruak, aeronautika... arloekin dute zerikusia, hauen artea: EADS, GAMESA, CAF, CIE AUTOMOTIVE, MICHELIN, VOLKSWAGEN, SEAT, IRIZAR, DANOBAT, IKERLAN, FATRONIK, CEIT, TEKNIKER, IBERIA, IDOM, SENER, ARCELOR, eta… daudelarik.