
Industria Teknologien Ingeniaria naiz jada
Non has ninteke lanean?
DESKRIBAPENA
Industria Teknologien Ingeniariak hainbat kasuetan lagungarri egingo zaion kontzeptu ikusmena lortzeko ezaguera zientifiko eta teknologikoak bereganatzen ditu: ekipo, makina, sistema, osagarri edo prozesu baten diseinuan.
Espezialitate guztien artean Industria Teknologien Ingeniariarena da formakuntzarik orokorrena, alegia, esan liteke bera dela ingeniari balioanitzena.
GIZA EKARPENA
Zuzendaritza teknikotik, diseinu taldeetan, ikerketa taldeetan, industria prozesuen hobekuntza taldeetan etab... lan egiteak hainbat onura izango ditu. Alde batetik, produktu eta prozesuen fidagarritasuna, iraunkortasuna, kostuak, ergonomia eta segurtasuna hobetu ahal izango dute eta bestetik, prozesu zein produktu berrien diseinua.
Gizarterako ekarpena ekipoen, instalazioen, produktuen, makinen, etab... multzoetan gauzatuko da, eguneroko erabiltzen ditugunak eta gure bizitza seguruagoa eta erosoagoa posible egiten dutenak.
ENPRESAK
Industria sarea kontuan hartzen badugu, enpresa gehienak tamaina txiki edo ertainekoak dira, PYMES bezela ezagututakoak. Enpresa hauetan ingeniariaren profilaren eskaera balioanitzekoa izan oi da, espezialista beharrean. Tekonologien adar zehatz bat aukeratu gabeko ingeniaria, jakinminekoa eta ezagutza gustuko duena, eta ikasteko gaitasun haundia duena.
Tamaina handiagoko enpresetan edo ingeniaritzetan, industria tecnologien ingeniari batek diseinu orokorraren ikuspegi orokorra izateko gaitasuna dauka. Kontzeptu diseinua egiteko gaitasuna dauka, ondoren ingeniari espezializatuago batek egingo duen xehetasun diseinuaren aurre pausua.
Ingeniariak, bulego teknikoak, ikerketa eta garapen sailak, produkzio guneak, erosketak eta komertziala, baita gestio edo aholkularitza teknikoan, hauek dira industria teknologien ingeniari batek lan egin dezakeen lekuak. Profil hau daukaten ingeniariak kontratatzen dituzten enpresak: INDAR, CAF, ORONA, AMPO, LANIK, IDOM, SENER, MICHELIN, VOLKSWAGEN, OTIS, EADS, GAMESA, CIE AUTOMOTIVE, SEAT, IRIZAR, DANOBAT, IKERLAN, FATRONIK, CEIT, TEKNIKER, IBERIA, ARCELOR, etab…




