Elektronika Industrialean Ingeniari naiz jada
Non has ninteke lanean?
DESKRIBAPENA
Elektronika industrialean ingeniari bezala zerbitzu nahiz prozesu industrialen diseinu, garapen eta hobetze proiektutan parte hartu ahal izango duzu. Fabrikatze prozesuak automatizatu ahal izango dituzu, fabrikatutakoaren fidagarritasuna eta produktibitatea hobetuz.
Era berean, makinen kontrolerako sistema eketronikoak diseinatu eta garatu ahal izango dituzu; hala nola hegazkin, autobus, kamioi, tren, garbigailu, zentral termiko, paper, alimentazio etab. fabrikatako ekipo nahiz instalazioak.
Eta nola ez, ordenagailu, ezaugarri ezberdinetako robot edo automaten diseinuan parte har zenezake, haur jostailuetatik hasi eta lehergailu indargabetzaileak edo substantzia toxikoen manipulaziorako makrorobotetaraino, zirugiarako mikrorobotetaz gain.
Zentru teknologikoetan lan egin zenezake, ikerkuntza proiektuetan parte hartuz.
GIZA EKARPENA
Gure gizartearentzat iraultza suposatu du elektronikak. Berari esker gaur egun ekipo zehatzagoak ditugu, ziurragoak, merkeagoak.
Eta zer esanik ez ordenagailuek gizartean suposatu dutenari, ehuneko ehun makina elektronikoak.
Elektronikak, baporezko makinagatik (mekanikoa) motibaturiko industrial iraultzaren ondoren, azkeneko iraultza haundia suposatu du, mundua globalizatzea ekarri duelako, informazioa mundu osorako eskuragarriago bilakatuz.
Ondorengo empresatan lan egin ahal izango duzu adibidez: : IKUSI, ALCAD, IKOR, CAF, SEAT , VOLKSWAGEN, DANOBAT, IDEKO, ALTRAN, EADS, SIEMENS, FAGOR, NOKIA, CENTROS DE INVESTIGACION TECNOLOGICOS...