> Hasiera > Ikasle Berriak > Onarpen Prozesua > Europear Batasuneko ikasleak - Lehenengo kurtsoa

Orokortasunak

Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan sartzeko, ezinbestekoa da epe ezberdinak bukatu baino lehen onarpena eskatzea.

Onarpena, ikasle berrientzat plaza libreen arabera, batxilergoko expediente akademikoaren arabera eta Eskolako onarpen frogaren emaitzaren arabera emango da.

Onarpen frogak Eskolan bertan egingo dira. Emaitzak idatziz jakinaraziko dira 15 eguneko epean. Batxilergoa atzerrian egin dutenek, uztailean egin ahal izango dute onarpen froga (Ezohizko Onarpenean).

Onarpen prozesuaren laburpena

  

2011ko Otsailaren 15a baino lehen --> AURRE ONARPENA
2011ko Maiatzaren 15a baino lehen --> OHIKO ONARPENA
2011ko Uztailaren 15a baino lehen -->EZOHIZKO ONARPENA

 

Eskakizuna postaz bidali nahi izanez gero, hau da Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolaren helbidea: Paseo de Manuel Lardizábal, 13, 20018 San Sebastián. 
 

  • Onarpen eskakizunarekin batera LOGSE Batxilergoko edo ikasketa baliokideen EGIAZTAGIRI AKADEMIKOA, karnet tamainako bi argazki eta N.A.N-aren fotokopia bat entregatu beharko dira. Onarpena elektronikoki eskatu bada, biak Goi Mailako Ingeniaritza Eskolaren helbidera bidali beharko dira. 
  • IZAPIDE ESKUBIDEEN oradinketa egin beharko da, momentuan ordainduz edo 60€ko balioa duen txeke bat bidaliz. Nahi izanez gero, 60€ko ordainketa ondorengo kontu korronte honetan ere egin daiteke: BANCO POPULAR 0075 0019 16 0601606695
  • Eskakizuna aurkeztutako EGIAZTAGUTUNA posta bidez jaso beharko duzu.
       
  • Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan egingo diren ONARPEN FROGETARA aurkeztea:

2011ko otsailaren 26a, larunbata --> AURRE ONARPEN FROGAK
2011ko maiatzaren 28a, larunbata --> OHIKO ONARPEN FROGAK 
2011ko uztailaren 15etik 30era --> EZOHIZKO ONARPEN FROGAK

  
COU edo ikasketa baliakideak atzerrian ikasi dituztenek, frogak uztailean egingo dituzte (ezohizko frogak). 
 

  • Emaitzak posta bidez jaso (hamabost eguneko epean). 
     
  • Espediente akademikoa lekualdatu (Izapide egiteko informazioa Idazkaritza Nagusiaren eskutik jasoko duzu). 
     
  • Matrikula formalizatu.