
Donostiako Ingeniari Goi-Eskolak, Nafarroako Unibertsitateko kide, ingeniari izango direnen lanbide, zientifiko eta giza heziketan laguntzean du helburu. Sortu zenetik, gure Eskola oreka mantentzen ahalegindu da irakaskuntza, ikerkuntza eta gizartearekiko zerbitzuen artean, ekintza hauek elkarren osagarri izanez.
1961an hasi zen Donostiako Ingeniari Goi-Eskola bere jarduera akademikoak ematen, Lehen Areagotze Metalurgia Programarekin. Urriaren urte bere hartan hasi zituzten Industri Ingeniariko ikastaro arruntak eta, Telekomunikazio Ingeniaritzakoak, 2000ko urrian. Donostiako unibertsitateko campuseko gaur egungo egoitza, Ibaeta auzoan, laborategi eraikinak, 1967an zabalduak, 1989an bukaturiko irakaskuntza eta ordezkaritza eraikina, eta erabilera anitzeko eraikinaz (1996an eraikia) osatua dago.
Gaur egun, Eskolak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak onartzen dituen bost titulazio ofizial irakasten ditu, ingeniari eta doktore graduetan: Industri Ingeniaria, Telekomunikazio Ingeniaria, Industri Automatika eta Elektronika Ingeniaria, Industri Antolamenduan Ingeniaria eta Materialetako Ingeniaria. Halaber, beste lanbide ekintzak (seminarioak, ikasturteak eta master programak) burutzen dira gradu-ondokoei bideratua.
Ingeniari Eskolako ikerkuntza lanak Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerketa Tekniko Zentroarekin (IITZ) batera garatzen dira, laborategiak eta liburutegia bien artean partekatuz. Honela, ikerkuntza zientifikoak, beharrezkoa unibertsitate erakunde batean, IITZ bezalako Ikastetxe baten interes praktikoa osatzen du, industriarekiko zerbitzuan izaera berezi bat edukiaz.
Informazio gehiago honi eta Eskolako beste alderdiei buruz: informacion(at)tecnun.es




